Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Leioako Umore Azoka izango da protagonista, gaur, 'EiTB Kultura'n

A.A. | EiTB

Markeliñe, Bapatean, Laura Cobo eta Deabru Beltzak taldeen ikuskizunak erakutsiko ditu.

Kaleko arteak izango ditu hizpide aste honetako 'EiTB Kultura Transit' saioak. Asteburuan Leioan egin den Umore Azokan murgildu da saioa lau euskal konpainiaren azken sorkuntzen berri emateko. Markeliñeren Crusoe; Bapatean antzerki-taldeak prestatu duen Baserriko porrusalda; Laura Coboren Señor Smith dantza pieza; eta Deabru Beltzak konpainiak gaua iristean zabaldu duen Su á feu. Horiekin solasean, kaleko arteen aniztasuna, berezitasunak, erakargarritasunak, zailtasunak eta gaur egungo egoera izango ditu aztergai erreportajeak.

Bestalde, Olatu Talka Jaialdian ibili da 'EiTB Kultura' saioa. Donostia 2016 ekimenaren barruan, zazpigarren edizioa du aurten, eta hiru eguneko egitarauan, 200 jarduera egin dituzte, herritarrek bultzatuta, 'Hiria egin!' lelopean.

Halaber, Burun Danga musika-taldeko Iñigo, Ander, Xabier eta Julen dira aste honetako Sortzaileak; izan ere, Malus Domestika izeneko lana kaleratu berri dute. Taldearen izenak dioen bezala, buru-kolpe batez ikusleak harritzea dute helburu.

'EiTB Kultura' gaur gauean izango da ikusgai ETB1en eta ETB2n.