Publizitatea
X

Irratia zuzenean

'Aundiya' eta Judith Jauregui, 'EiTB Kultura Transit' saioan

Eitb Kultura

Gaur gauean

'Aundiya' eta Judith Jauregui, 'EiTB Kultura Transit' saioan

A.A. | EiTB

2017/01/12

Jon Garañoren eta Aitor Arregiren filma azken fasean dago jada. Pianista donostiarrak, berriz, disko berria kaleratu du, X.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Aste honetako 'EiTB Kultura Transit' saioaren lehen zatian Aundiya filma hartuko dute protagonista. Jon Garañoren eta Aitor Arregiren lana azken fasean dago jada, zinema aretoetara iritsi aurretik. Bi zuzendariarekin mintzatuko dira, anbizio handiko proiektu honi buruz hitz egiteko.

Moriarti, Irusoin eta Kowalski Films ekoiztetxeak daude Aundiya filmaren atzean, eta duela 200 urte Altzon jaiotako erraldoiaren bizitza du oinarri. Muntaia amaituta, efektu digitalak sartzeari ekin diote. Erraldoiari bizia emateak lan handia dakar.

Sortzaileak atala Judith Jauregui pianista donostiarrari eskainita egongo da. Bere laugarren diskoa kaleratu berri du: X. Bertan, Alexander Sriabin konpositore errusiarraren unibertsoan murgildu da. Horrez gain, Frederic Chopinen eta Karol Szymanowskiren obrak sartu ditu.

Judith Jaureguik hamabi urterekin eman zuen bakarlari moduan lehen kontzertua orkestra batek lagunduta. Hamar urte pasa dira ordutik, eta ez da geratu ere egin. Bere ibilbidea ezagutuko dute.

'EiTB Kultura Transit' gaur gauean izango da ikusgai 23:35ean ETB1en eta 00:50ean ETB2n.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Pintxo & Pote Mikel Elizegi eta Asier Hormaza pintxoz pintxo Pintxo & Pote
Publizitatea
Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena