Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Jatetxeen diseinua, gaur gauean, 'EiTB Kultura Transit' saioan

EiTB

Sortzaileak atalean, Maite Larbururen musikaren berri izango dugu.

Gaur gauean, 'EiTB Kultura Transit' saioan bi arkitektoren eta musikari baten istorioak ezagutuko ditugu.

Natali Canas arrasatearrak eta Lucas Echeveste donostiarrak Equipo Creativo sortu dute Bartzelonan, Alemaniako lagun batekin batera. Dekorazio hutsetik at, espazio gastronomikoak dira arkitekto hauen espezialitatea, eta oso urrun iristen ari dira horretan. Sari garrantzitsuak irabazi dituzte eta chef handiekin egin dute lan. Esperientzia hauetaz mintzatu dira 'EITB Kultura'rekin.

Maite Larburu musikariak ere bere etxeko ateak ireki dizkigu. Biolina bizkarrean hartuta, Hernani eta Amsterdam artean bizi da, antzinako musikako hainbat taldetan joaz. Proiektu pertsonalago batekin egin da ezagun gure artean; Holandan bere bizilagun izan zen Josh Cheathamekin sortutako Neighbor taldearekin, hain zuzen. 2013an kaleratu zuten lehenengo diskoa, Ura patrikan, eta iaz bigarren lana izan genuen esku artean, Hau.

Hitzordua, gaur, ETB1en, 01:35ean, eta ETB2n, 01:10ean.