Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Bilboko Carreras Mugica arte galeriaren lanaz, gaur gauean, 'EiTB Kultura Transit'en

EITB

Horrez gain, Iban Zaldua idazkeraren kultur gomendioak eta Ramon Zabalegi diseinatzaile eta ilustratzailearen lana ezagutuko ditu saioak.

  • Ignacio Múgica, Bilboko Carreras Mugica arte galeriaren zuzendaria

    Ignacio Múgica, Bilboko Carreras Mugica arte galeriaren zuzendaria

Carreras Mugica arte galeria, Iban Zaldua idazlearen kultur gomendioak eta Ramon Zabalegi diseinatzaile eta ilustratzailea dira gaurko 'EiTB Kultura Transit' saioko gai nagusiak.

Bilboko Carreras Mugica arte galeria erreferentziazko galeria da Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo. Artearen eta merkatuaren arteko orekan egiten dute lan, eta asko dira galeriak ordezkatzen dituen artistak, zein urtean zehar bisitatzen dituen azokak. Beren lana eta lekua ezagutzera hurbildu da 'EiTB Kultura Transit' saioa.

Zientzia-fikzio eta komiki zalea da Iban Zaldua idazlea. Gasteizko Zuloa liburu-dendan azaldu dizkigu bere egile kutunak zeintzuk diren, hala nola Stanislaw Lem, Jane Austen edo Ana Magalon. Kinks taldearen zale amorratua, western bat ere gomendatu digu idazle donostiarrak.

Ramon Zabalegi diseinatzaile eta ilustratzaileak musika munduarekin lotutako lanak egiten ditu bereziki. Bidehutsen bidez hasi zen disko azalak sortzen, eta hamaika aldiz ikusi ditugun kartel askoren egile ere bada. Teknika ezberdinak probatu ditu urtetan, eta bereziki collagea eta grabatuak lantzen ditu orain. Esperimentazioan eta arriskatzeak dakartzan bide berrietan oinarritzen du bere jarduna, 'akatsa da bidea' lelopean.

'EiTB Kultura Transit' ostegunetan izaten da ikusgai, ETB1en eta ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista