Itxi

Etb Kantxa

Zuzenean

Muskizeko pilota jaialdia, gaur arratsaldean, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A. | EiTB

Partida nagusian Berasaluze II-Untoria eta Urrutikoetxea-Larunbe izango dira aurrez aurre.

Gaurko 'ETB Kantxa' saioak Muskizeko pilota jaialdia eskainiko du. 17:45ean hasiko da emankizuna Arretxe II-Iturriaga / Elezkano-Apraiz norgehiagokarekin. Ondoren, partida nagusian, Berasaluze II-Untoria eta Urrutikoetxea-Larunbe izango dira aurrez aurre. Josetxo Lizartzak, Jokin Errastik eta Xabier Anduezak egingo dute zuzeneko kontakizuna ETB1en eta eitb.eus-en.

Bestalde, 12:00etan zesta puntari egingo diote tartea ETB4n, Andoaingo Torneoko finalak eskaintzeko. Internet bidez ere jarraitu ahal izango den emanaldia Iker Zabalak gidatuko du, Felix Ispilla lagun duela.

ela.