Itxi

Gailurra Xtreme

Gailurra Xtreme

Gailurra Xtreme

22:30ean

Monte Perdidora igotzeko bigarren saiakera, gaur gauean, 'Gailurra Xtreme' saioan

EITB

Ibon Gaztañazpik eta Alex Txikonek elurrari, haizeari eta neguaren gordintasunari egin beharko diote aurre.

0:24
Gailurra. Alex Txikon

Goriz aterpetxera iristeko ahaleginetan gelditu ziren Ibon Gaztañazpi eta Alex Txikon joan den asteko 'Gailurra Xtreme' saioan. Monte Perdidora igotzeko bigarren saiakera honetan, zeharkaldia aldatu eta Torlatik ahalegintzea pentsatu du bikoteak.

Elurra, haizea eta neguaren gordintasuna ezagutuko dituzte Perdidorako bidean, eta muturreko baldintzei egin beharko diete aurre. Lortuko al dute gailurrera iristea?

'Gailurra Xtreme' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.