Itxi

Gailurra

Gailurra

Gailurra

22:15ean, ETB1en

'Gailurra neguan' saioaren estreinaldia, gaur gauean, ETB1en

A.E.|EiTB

Belaguako bailara eta Izaba herria izango dira lehen atalaren protagonistak Andoni Aizpuruk eta Irati Andak aurkeztutako saioan.

0:23

Gaur gauean, 'Gailurra neguan' saio berezia estreinatuko da ETB1en, 22:15etik aurrera. Aurreko denboraldian bezala, Andoni Aizpuru eta Irati Anda izango dira saioaren gidariak.

Denboraldi honetan, neguarekin lotura duten pertsonak ezagutuko ditugu: eskiatzaileak, neguan herrira jaisten diren artzainak, espedizio gogorretan aritutako mendizaleak, txakurkros lasterkariak… Aukera bikaina izango da mendiak neguan eskaintzen dizkigun aukerak gertutik ezagutzeko.

Edizio honen beste berrikuntzetako bat Irati Andaren egitekoa izango da. Oraingo honetan, Andonik egingo du gailurra, eta Irati behean geratuko da. Mendiaren magalean dauden herriak bisitatuko ditu, bertako istorio eta lagunak ezagutzeko asmoz.

Gainera, indarberritzeko eta giro onean amaitzeko, afaria egingo dute saio amaieran. Astero-astero, inguruko jatetxe ezagun batean egingo dute afaria Andonik, Iratik eta beren gonbidatuek.

Errege egun bezperako programa Belaguakoa izango da. Andonik eta konpainiak bertan eskiatuko dute, eta ondoren Zanporiko gailurra egin. 1.730 metroko tontorrera igoko dira, bidean pertsona eta istorio harrigarriak ezagutuz. Irati, berriz, Izabara jaitsiko da, eta bertako txokorik harrigarrienak erakutsiko dizkigu. Amaitzeko, mendiko egun gogorraren ondoren, Venta de Juan Pito jatetxean afalduko dute denek batera. Eta noski, sorpresa batzuk ere izango dira saioa biribiltzeko. Inork espero ez dituen gonbidatu berezien bisita izango dute.

Sei atal egingo dituzte, Belagua eta Izabaz gainera, Tologorri mendian eta Urduñan izango dira; Aizkorri mendian eta Zegaman eta baita Saioa mendian eta Ultzamako bailaran ere.

'Gailurra neguan' ostegunetan izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

n.