Itxi

Gailurra

Gailurra

Gailurra

Abentura mendian

Itxinan galduko dira gaur gaueko 'Gailurra Xtreme' saioan

A.H. | EITB

Irati Anda eta Ibon Gaztañazpi gauez galduko dira Itxinan, edozein mendizaleri gerta dakiokeen egoera bat bizi eta horrekin lotutako aholkuak emateko.

0:25

Gaur gaueko 'Gailurra Xtreme' saioan, Irati Anda eta Ibon Gaztañazpi Gorbeia mendiaren bihotzean galduko dira, Itxinan, hain zuzen ere. Egun argiz paraje liluragarria dena mendizale askoren etsai bilakatzen da gaua heltzean.

Asko izan dira Itxinako bazterretan galdu diren mendizaleak, eta esperientzia gogor hori bizitzeko Ibonek eta Iratik lagun bana eramango dute. Hotza, gosea, orientazioa galtzea, logura, eta beste hainbat neke biziko dituzte ostegun honetako saioan gure protagonistek.

Unean uneko egoera zaintzen eta jarraitzen Alberto, programako zuzendari teknikoa, eta Gari, osasun arduraduna izango dira. Arrabako aterpean ezarriko dute kontrol gunea, eta suhiltzaile profesional batzuk izango dituzte lagun, behar izanez gero erreskatean aritzeko.

Helburua edozein mendizaleri gerta dakiokeen egoera bat bizi eta horrekin loturiko ezinbesteko aholku batzuk ematea izango da. Lortuko dute salbu ateratzea? Gaueko zein oztopo eta beldurri egin beharko diete aurre?

'Gailurra Xtreme' 22:15etik aurrera izango da ikusgai eitb.eus-en eta ETB1en.