Itxi

Gailurra

Gailurra

Gailurra

Mendi martxak

'Gailurra Martxan' Sakanan izango da gaur gauean

EITB

Andoni Aizpuruk mendi martxa gogorrari aurre egingo dio eta Irati Andak Sakanako inguruak ezagutuko ditu parapentea eginez 22:15ean hasiko den saioan.

0:20

Gaur gaueko 'Gailurra Martxan' saioa Sakanara hurbilduko da, bertako Sakanako Ibilaldia mendi martxa egitera. Andoni Aizpuruk erronka gogorra izango du oraingoan: 54 kilometro eta 3.600 metroko desnibela daukan martxa. Baina ez du bakarrik egingo. Hainbat lagun izango ditu ondoan lagun: anorexia gainditu duen Itxaro Mendizabal, ultretan ibiltzen den 65 urteko gizon bat eta Gozategi musika taldeko Iñigo Goikoetxea, besteak beste.

Irati Andak, berriz, Sakana bailara ezagutuko du parapentea eginez, arrantzan ibiliko da, bertako ofizioak ezagutuko ditu eta Aralarko ermita bisitatuko du.

Gai izango da Andoni martxa gogor hori amaitzeko? Irati elkartuko zaio azken partean, elkarrekin erronka lortzeko asmoarekin.

'Gailurra Martxan' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:15etik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en.

g>