cerrar buscador

Goazen ETB1: Basakabi udalekuetako istorioak | EITB Go!azen

Go!azen

Parte hartzeko azken eguna:2016/09/07

'Go!azen'en aurrestreinaldirako sarreren irabazleak

'Go!azen'en aurrestreinaldirako sarreren irabazleak

Egin dugu ostiralean Gasteizko FesTVal jaialdian izango den ekitaldirako sarreren zozketa.

'Go!azen' telesaila Gasteizko FesTVal jaialdian aurrestreinatuko da ostiralean, aktoreek eta zuzendariek parte hartuko duten ekitaldi batean. Telesailaren webgune ofizialak 50 sarrera hirukoitz banatu ditu, zozketa honetan izena eman duzuen guztion artean. Irabazleek e-posta bana jaso dute zozketan emandako helbidean, sarrerak eskuratzeko zer egin behar duten azalduz.

Arratsaldeko 19:30ean, izango da telesailaren aurrestreinaldia Gasteizko Printzipal aretoan. Han egongo dira zuzendari eta aktoreak, beraz, Twin Melody ahizpak, Markel Gajate, Aritz Mendiola, Ramon Agirre, Barbara Rivas edota Borja Uribesalgoiza bertatik bertara ikusi eta argazkiak ateratzeko aukera izango da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
  • Bilatu nahieran-en

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa