Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Telesail musikala

'Go!Azen' telesailerako castingak egin dituzte

A.E. | EiTB

ETBk telesail musikala berreskuratu du, eta antzezteko, abesteko eta dantzatzeko gai diren aktore gazteen bila ibili da.

1:30

Zazpi urteren ondoren, ETBk eta Pausokak 'Go!Azen' telesail musikala jarri du abian. Oraingo honetan, ikasle talde berri bat Basakabi ikastetxe mitikora itzuli da uda bertan ematera. Zuzen (Ramon Agirre) zorrotzak zuzendari jarraitzen du bertan. Horrez gain, irakasle talde berri bat ere bada eta, tartean, Irati Ibarbia ikasle ohia (Barbara Rivas).

Hartara, telesailaren arduradunak aktore bila ibili dira, Basakabin uda pasako duten ikasleen rola jokatuko duten 10 mutil eta neska protagonisten bila, hain zuzen ere. Aurkeztu diren hautagaiak 16tik 22 urtera bitartean daude, eta ekoizpen sailean hilabete honetan ehundaka bideo jaso dituzte. Hasierako hautaketa prozesu baten ondoren, 200 mutil eta neska aukeratu zituzten azken casting-a egiteko. Bertatik aterako dira telesaileko protagonistak.

Atal berri hauek (ordu batekoa bakoitza) uztailean, abuztuan eta irailean grabatuko dira Azpeitia eta Donostian.

Aurten, telesailaz gainera, telesaileko aktoreak protagonista izango dituen antzezlana ere eskainiko dute. Antzezlana Euskadiko herri ezberdinetan izango da ikusgai abenduaren erditik aurrera.

rditik aurrera.

rditik aurrera.