Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Estreinaldi esklusiboa

'Go!azen'en atal berria emango dute gaur Durangoko Azokan!

Hurrengo ostiralean telebistan emango da modako telesailaren 4. atala; baina horren aurretik, Durangoko Azokako Irudienean izango da gaur ikusgai.

0:23

'Go!azen' telesailaren atal berria, 4. atala, esklusiban ikusi ahal izango dute gaur arratsaldean Durangoko Azokara gerturatuko direnek. Irudienea gunean, arratsaldeko 19:00etan izango da estreinaldia, aktoreetako batzuk bertan direla.

Hurrengo ostiralean, 21:00etan ohikoa denez, emango da laugarren atala eitb.eus-en eta ETB1en. Baina Durangon aurretik eta esklusiban jakin ahal izango dute Haizearen eta Mikelen arteko gaizki ulertuak konponduko ote diren ala ez, eta ze abentura biziko dituzten Basakabiko ikasleek.

Horrez gainera, 'Go!azen'eko produktuak erosteko aukera ere badago Durangoko Azokan. EiTBk jarritako stand-ean abesti guztiak biltzen dituen CDa, kamisetak eta motxilak izango dira eskuragarri.

Orain arteko aurrestreinaldietan bezala, Azokan ere bertan izango dira 'Go!azen'eko aktoreak. Jarraitzaileek bertatik bertara ikusi ahal izango dituzte bai Irudienean eta baita EiTBren stand-ean, eta noski, baita autografoak sinatzeko eskatu ere.

 

> ere.

 

> ere.