Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Sare sozialak

Igo zure argazki eta bideoak sareetara #goazenikusten traolarekin!

A.A. | EiTB

Egin argazki edo bideoak, eta igo Instagramera, Twitterrera edo Facebookera. Onenen bilduma eitb.eus-en egingo dugu.

Ostiral honetan, 'Go!azen' ikusten ari zaren bitartean atera argazki edo bideoa eta igo ezazu sare sozialetara (Instagramera, Facebookera eta Twitterrera) #goazenikusten traolarekin. Irudi onenen bilduma egingo dugu eitb.eus-en.

Euskal Herriko etxe askotako plana ostiral gauetan 'Go!azen' ikustea izan ohi da; batik bat gaztetxoak etxean daudenean. Zuk nola ikusten duzu ETBko modako telesaila? Familiarekin batera? Sofan afaltzen duzuen bitartean? Lagunartean? Nonbaiten elkartzen zarete?

Egin argazki edo bideo bat 'Go!azen' ikusten duzuen bitartean eta igo ezazue Instagram-era #goazenikusten traolarekin eta @goazen_eitb kontu ofizialari mentzioa eginez. Irudi onenak eitb.eus-en egingo dugun bilduma batean erakutsiko ditugu.

'Go!azen'eko berri eitb.eus-en jasoko duzue, baina horrez gainera Facebook, Twitter eta Instagram sare sozialetan ere badago.

tan ere badago.

tan ere badago.