Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Aurrerapena

Mikel Haizearekin dabilela esango dio Elenek Zuzeni 'Go!azen'en

A.A. | EiTB

Peio eta Irati hobeto konpontzen dira, eta zerbait berezia sortuko da bien artean. Gaur, 21:00etan izango da hurrego atala eitb.eus-en eta ETB1en.

Haizearen eta Mikelen arteko harremanaren berri jakingo du gaur Zuzenek 'Go!azen' telesailean. Elenek kontatuko dio, bere ahizpa "minduta" geratzeak kezkatu egiten duela esanez. Bestalde, Iratiren eta Peioren artean zerbait berezia sortzen hasiko da.

Elene erabat minduta dago Haizearekin, hau Mikelekin dabilelako. Mutil-laguna lapurtzea eta gezurra esatea egotziko dio ahizpa bikiari, eta mendekua hartzeko modua aurkituko du oraingoan: Zuzeni emango dio harreman horren berri, ahizpak min hartzeko beldur dela gaineratuz.

Bien bitartean, Irati eta Peio irakasleak hobeto konpontzen dira elkarrekin, eta bien artean zerbait berezia sortzen ari dela ematen du. Horrela bada, elkarrekin bazkaltzeko geldituko dira, baina ezusteko baten ondorioz, Peiok ezingo du hitzordura azaldu. Izan ere, Inaxio, Zuzenen perikitoa, hil egingo da. Anek berak hil duela pentsatuko du, eta Peiori laguntza eskatuko dio. Nahaste-borraste ederra sortuko da Ane, Peio, Begoña eta Zuzenen artean!

Ikusi 'Go!azen' telesailaren atal berriak ostiralero, 21:00etan, eitb.eus-en eta ETB1en! Gainera, aurreko atal guztiak ere eskuragarri daude EiTB Nahieran atarian.