Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Audientzia

'Go!azen'ek euskaldunen artean %10,7ko audientziarekin esan du agur

A.E.|EiTB

Gazteenen artean telesail liderrak, azken atalean, 88.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu zuen.

'Go!azen' telesailak %6,3ko audientzia-zatiarekin, euskaldunen artean %10,7ko audientzia-zatiarekin, esan zion agur ostiralean denboraldiari. Halaber, 88.000 ikus-entzulek jarraitu zuten uneren batean hainbeste itxarondako amaiera. Euskal gaztetxoen artean fenomeno soziala bilakatu da ETB1eko telesaila.

Lider 4tik 18ra bitarteko euskal ikus-entzuleen artean

Denboraldi guztian, audientzia-lider izan da telesaila bi adin tartetan: 4tik 12ra bitartekoen artean (%33,3) eta 13tik 18ra bitartean (%15,6). Halaber, euskaldunen artean %10eko bataz besteko audientzia-zatia izan du.

-zatia izan du.