X

Irratia zuzenean

Goazen%20ETB1:%20Basakabi%20udalekuetako%20istorioak%20%20|%20EiTB%20Go!azen

Go!azen

Go!azen telesailaren castinga 2017: Igo zure bideoa edo eman datuak

Go!azen

CASTINGa!

'Go!azen'ek lau aktore behar ditu denboraldi berrirako!

EiTB

2017/04/19

16 eta 22 urte bitartean badituzu, nola abesten, dantzatzen eta interpretatzen duzun erakusteko bideoa bidali.

0:21
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Euskal Telebista eta Pausoka ekoiztetxea 'Go!azen' telesailaren denboraldi berria prestatzen ari dira, eta lau pertsonaia gazteren papera egingo duten lau aktore berri behar dituzte. Lau pertsona horiek bilatzeko, casting bat jarri dute martxan 16 eta 22 urte arteko neska-mutilentzat.

Igo zure bideoa

Castingean parte hartzeko, zure bideoa igo behar duzu eitb.eus/goazen helbidean. Bideo bat edo bat baino gehiago igo ditzakezu, euskaraz aktore lanak egiteko duzun gaitasuna erakusteko. Zeure burua euskaraz aurkeztu, dantzatu, abestu eta interpretazio saio txiki bat egin beharko duzu bertan.

Bideoak formatu hauetan bidali ahal dira: .mov, .mpeg4, .avi, .wmv, .mpegps, .flv, 3gpp eta .webm. Iraupen mugarik ez dago, baina kontuan hartu zenbat eta bideo luzeago eta astunagoak izan, denbora gehiago beharko duela igotzeko (Interneteko konexioaren arabera, betiere).

Eman izena

Bideoa igotzen ausartzen ez bazara, edo denborarik ez baduzu, beste aukera bat ere baduzu. Utz itzazu zure datuak formulario honetan. Izena ematen dutenei deia egingo diete aurrez aurreko castingetan parte hartzeko.

Aurrez aurreko castingak

Bideo igo dutenei edota izena eman dutenei, maiatzaren 3an eta 4an egingo diren aurrez aurreko castingetan parte hartzeko gonbidapena egingo zaie. Maiatzaren 3an, asteazkena, Donostiako EiTBren egoitzan (Miramon pasealekua, 172) izango da hautaketa. Maiatzaren 4an, ostegunean, aldiz, EiTBren Bilboko egoitzan (Basurtuko Kaputxinoak, 2) egingo dira probak.

Proba horiekin 'Go!azen' telesaileko lau paperetako bat lortzeko prozesua irekiko da.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

Kanalak berrantolatzen

0:08

Nola jarri ETB HD urrutiko agintearen lehen zenbakietan

EiTB

ETB1HD eta ETB2HD zure telebistako lehen postuetan jar ditzakezu oso erraz, hiru pauso hauek emanez.

Publizitatea
Bago!az 'Go!azen'eko izar berrien bila Bago!az
GU TA GUTARRAK Gutar jatorrenaren bila GU TA GUTARRAK
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena