Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Udako ikuskizunak

'Go!azen dantzatu eta abestera', udazkenean

A.A. | EiTB

'Go!azen' telesaileko aktoreak hainbat herritako festetan dabiltza udan, gazteak abestera eta dantzatzera gonbidatzeko.

  • Goazen ibilaldia

    Goazen ibilaldia

"Go!azen" telesaileko aktoreak herriz herri dabiltza uda honetan Go!azen dantzatu eta abestera ikuskizunarekin. Hainbat herritako festetara joaten ari dira, gazteak dantzatzera eta abestera gonbidatzera.

Hementxe dituzue datozen ikuskizunen datak eta lekuak:

Urriaren 8an, Portugaleteko San Roke / Zubialde plazan, 18:00etan.

Urriaren 20an, Orioko Zaragueta Herri Eskolan, arratsaldez.

Urriaren 21ean, Irurtzungo kiroldegian, 17:00 / 18:00ak aldera.

Urriaren 22an, Arrigorriagan (lekua eta ordua zehazteke).

Abenduaren 2an, Zaldibarren, 19:00etan.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Glu Glu ekoiztetxearen webgunean dugu ikusgai.

Euskal gazteek "Go!azen" telesaileko abestiak dantzatu eta abesteko aukera izango dute ekitaldi honekin. Telesaileko aktoreetako batzuen laguntzaz, bi koreografia ikasiko dituzte bertara joaten diren neska-mutilek. Ondoren, karaokea izango da, eta aurreko denboraldiko abestiak kantatzeko aukera izango dute, aktoreen laguntzarekin.