X

Irratia zuzenean

Goazen%20ETB1:%20Basakabi%20udalekuetako%20istorioak%20%20|%20EiTB%20Go!azen

Go!azen

Nola jaitsi 'Go!azen' telesailaren APPa?

Go!azen

Transmedia proiektua

Jaitsi ezazu 'Go!azen'en APP berria!

A.A. | EiTB

2017/10/27

iOS eta Android sistema eragileetarako dago eskuragarri, eta APP Storen eta Play Storen aurkituko dituzu.

0:23
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

'Go!azen' telesailak pauso bat egin du aurrera, eta, denboraldi berri honetan, mugikorretarako APP bat aurkeztu du, transmedia proiektu zabalago baten barnean. Gizartearen ohitura berriei jarraituz, telebistatik jauzi egin eta beste gailu batzuetara ere iritsi nahi da. Hori dela eta, webgune ofizialeko edukiak sendotu ditu, sare sozialetan duen presentzia handitu du, eta APP bat ere izango du orain.

iOS eta Android sistema eragileak dituzten mugikorretarako garatu da aplikazio berri hau, eta dagoeneko eskuragarri dago APP Store edo Play Store dendetan. Erabat doakoa da, eta oso erraz aurkitu daiteke toki horietan 'Go!azen' edota 'EiTB' hitzak jarrita.

Fikzioa telebistatik harago

Aplikazio honetan, beste inon ikusi ezingo diren edukiak ere izango ditu eskura erabiltzaileak: Altxor Ezkutua bideo bereziak. Horiek ikusi ahal izateko, ostiraleroko ETB1 eta eitb.eus-eko emisioari adi egon beharko dute jarraitzaileek, telesailaren emanaldian zehar emango diren kode batzuen bidez soilik desblokeatu ahalko baitira bideoak.

Hala ere, berrikuntza nagusia fikzioa telesailetik bertatik harago eramango dela da. Aplikazioko Go!atsapp atalaren bidez, pertsonaia nagusiek dituzten elkarrizketak eta lagunekin partekatzen dituzten bideo eta argazkiak ikusi ahalko dituzte APParen jarraipena egiten duten erabiltzaileek.

Eta gutxik espero bazuten ere, Zuzen modernizatu egin da, pixka bat bada ere. Orain, Basakabi News berak idatziko du APP honen bidez. Basakabiko berri garrantzitsuak bere estilo bitxian jakinaraziko dizkie ikasleei eta gurasoei.

Horrez gainera, telesailaren atal guztiak eta ataletako karaoke bideoak ere ikusi ahal izango dira aplikazio honen bidez.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Telesaila Basakabi udalekuetako gazteen gora-beherak Telesaila
Gure Kasa Gazteen sentimenduak azaleratzen dituen saioa Gure Kasa
Ur Handitan Gizarteko gaien erreportaje sakonak Ur Handitan
Oztopo lasterketa Abenturazko realitya Oztopo lasterketa
Publizitatea
Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena