Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Aurrestreainaldiak

'Go!azen' Gasteizen estreinatuko da, Laboral Kutxaren eskutik

Sarrerak lortu dituzten gaztetxoek aktoreak bertatik bertara ikusiko dituzte goizeko hamaiketan Europa Jauregian egingo den ekitaldian.

  • Bilboko aurrestreinaldia

    Bilboko aurrestreinaldia

'Go!azen' telesailaren denboraldi berria Gasteizen estreinatuko da asteazkenean, urriaren 11n. Laboral Kutxak, telesailaren babesleetako batek, antolatutako ekitaldia da, eta sarrerak eskuratu dituzten gaztetxoek aktoreak bertatik bertara ikusteko aukera izango dute, 11:00etan, Europa Jauregian.

Arabako hiriburuko estreinaldi honetan, telesailean parte hartzen duten aktoreetako batzuk izango dira. Lehenengo, bizpahiru abesti kantatu eta dantzatuko dituzte, eta, gero, gaztetxoen ordezkarien galderei erantzungo diete. Jarraian, telesailaren lehen atala ikusi ahal izango dute bertan bildutakoek, eta, amaieran, aktoreekin argazkiak ateratzeko aukera izango da.

Bertan parte hartzeko sarrerak Laboral Kutxak banatu ditu.