Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

APPko atalak

Zer da Altxor Ezkutua?

Ostiraleroko 'Go!azen'en emisioari adi egon beharko duzue, emango den kodea jakin eta bideo bereziak ikusi ahal izateko.

'Go!azen'en APPko eduki berezietako bat da Altxor Ezkutua. Bideo bereziak, beste inon ikusiko ez direnak eskainiko ditu ostiralero APPak, asteroko atala amaitu ondoren.

Baina horiek ikusteko kode berezi batzuk beharko dira. Eta horiek lortzeko telebistari adi egon beharko duzue ostiralero, atala emititen den bitartean. Orduan, telesailean zehar jakinaraziko baita asteko kodea zein den.

Ondoren, kode hori APPan sartuta, bideo berezi horiek ikusteko aukera izango da. Making ofak, elkarrizketa bereziak, telesailean ikusi ez diren uneak... denetik eskainiko da astero Altxor Ezkutua atalean.