Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Bideoklipa

Gaur, zatoz Bilbora, 'Go!azen'eko aktoreekin abestera!

Bilboko Bizikidetza plazan elkartuko dira telesaileko aktoreak 15:30ean, bertaratzen diren guztiekin batera abestu eta dantzatzeko asmoz.

'Go!azen' telesailaren denboraldi berria telebistan emititzen hasi bezperan, Bilbon elkartuko dira aktore nagusiak jarraitzaileekin batera abestu, dantzatu eta bideoklip bat grabatzeko.

Gaur, azaroaren 2a, izango da hitzordua, Bizikidetza plazan, Isozaki dorreen artean, 15:30ean. Bertara joaten diren jarraitzaile guztiek abesten eta dantzan ikusi ahalko dituzte Miren Arrieta, Iholdi Beristain, Ainhoa Larrañaga, Asier Burguete, Aritz Mendiola, Beñat Iturbe, Nerea Mazo, Sara Nieto, Karmele Larrinaga eta telesailean agertzen diren aktoreetako batzuk.

Horiekin batera abestu eta dantzatzeko aukera izango dute bertara joaten diren guztiek. 400 lagun inguru espero ditugu.