Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Altxor Ezkutua

Abesti berri bat ezagutuko dugu gaurko Altxor Ezkutuan!

A.A.

Ez galdu gaurko atala, 21:00etan ETB1en, amaitzean gaurko Altxorraren kodea zein den esango baitugu.

Gaur gaueko 'Go!azen'eko Altxor Ezkutua esklusiboa eta berezia izango da, orain arte inork ezagutzen ez duen abesti berri bat emango baita ezagutzera.

Hurrengo astean indarkeria sexistaren aurkako nazioarteko eguna ospatuko da. Data hori aitzakia hartuta, "Denak zu" izeneko abestia sortu dute Iker Laurobak eta "Go!azen" telesailak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Aste honetan abesti honen bideoklipa grabatu dute Hondarribian aktoreek. Bideo hori nola grabatu zuten eta abesti berria zein den erakutsiko dugu gaur gaueko Altxor Ezkutuan.

Beraz, 21:00etan ez galdu 'Go!azen'en gaurko atala, segidan jakinaraziko da Altxor Ezkutuaren kodea eta!