Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Eraso sexisten aurka

'Go!azen'eko aktoreek 'Denok Zu' aurkeztu dute, indarkeria sexistaren aurkako abestia

A.A. | EiTB

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta 'Go!azen'ek kanta bat eta bideoklip bat egin dituzte gaztetxoei zuzendutako sentsibilizazio kanpainaren baitan, eta gaur aurkeztu dute Donostian.

2:28

Hainbat udalerritako ia 600 haurrek parte hartu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta 'Go!azen' telesaileko taldeak aurkeztu duten 'Denok Zu' abestiaren eta bideokliparen aurkezpenean. Aldundiak indarkeria matxista salatzeko egin duen kanpainaren barruan sartu dute abestia, eta gaztetxoek eta telesaileko aktoreek indarkeria salatu dute eta biktimei babesa agetu diete bertan.

Donostiako Gipuzkoa plazan aurkeztu dute, eta azken hilabeteetan sentsibilizazio kanpainan parte hartu duten ikastetxeak gonbidatu dituzte bertara. Plana Gipuzkoako udalekin, elkarteekin eta eragileekin batera prestatu ondoren, Berdintasunerako organoa lurraldeko 45 ikastetxetako haurrekin batera aritu da azken hilabeteetan tratu onak eta enpatia lantzen. Guztira, Lehen Hezkuntzako azken lau mailetako 9 eta 12 urte arteko 2.000 bat haurrek hartu dute parte euren ikastetxean bertan egin dituzten sentsibilizazio kanpainetan.

'Denok Zu' abestia Iker Lauroba artista gipuzkoarrak konposatu du, Berdintasunerako organoaren laguntzarekin. Abesti "positiboa" da, berdintasuna bere aldaera guztietan hartzen du kontuan, eta estereotipoez nahiz indarkeria mota desberdinez dihardu.

Kantaren bidez, gainera, babesa argi erakutsi nahi diete biktimei. Gaurko ekitaldian Iholdi Beristainek (Naia), Ainhoa Larrañagak (Eli), Oihan Morenok (Jontxu), Sara Nietok (Lore), Miren Arrietak (Ane), Beñat Iturbek (Julen), Aritz Mendiolak (Gari) eta Nerea Mazok (Nikole) zabaldu dute babes mezu hori.

'Altxor Ezkutua'

Azaroaren 17ko atalaren ondoren, Go!azen APPan erakutsi genizuen 'Denok Zu' bideoklipa nola grabatu genuen, Altxor Ezkutua atalean. 0330 kodea sartuta dago ikusgai bertan, eta baita eitb.eus/goazen webgunean ere.