Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

'Go!azen' produktuak

Salgai dago 'Go!azen'en CD berria!

Denboraldi berriko 13 abesti ditu Berriz uda! izeneko diskoak.

0:20

Salgai dago 'Go!azen' telesailaren denboraldi berriko diskoa. Musika saltzen duten dendetan aurkitu daiteke orain emisioan dagoen denboraldi berriko 13 abesti dituen CD berria, Berriz uda! izenekoa.

'Go!azen 4.0' denboraldian pertsonaiek abesten dituzten 13 kanta ditu disko berri honek, horietako asko euskal talde edo bakarlarien bertsioak. Diskoan egongo dira "Go!azen sinfonikoa", Iker Laurobaren "Gure nahia", Huntzaren "Aldapan gora", Laurobaren "Gu", The Uski'sen "Zelan", Hertzainaken "Egunero", Gatiburen "Aske maitte", Hesianen "Zerotik", Alaitz eta Maiderren "Ispilu aurrean", Urtzen "Ez gaitu inork geldituko", Esne Beltzaren "Sueños de color", Berri Txarraken "Ikusi arte" eta Ken Zazpiren "Bihotz".

Elkar etxearen laguntzarekin osatu da diskoa eta musika-denda guztietan dago eskuragarri. Horrez gainera, 'Go!azen antzezlana' egongo den antzoki guztietan ere jarriko dute salgai.

Horrez gainera, informazio gehiago nahi izanez gero, telefono-zenbaki hauetara deitu dezakezue: 943 01 16 66 edota 94 656 30 00.