Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Audientzia

Ostiraleko 'Go!azen'en atala telesailaren historiako ikusiena izan zen

EITB

Euskaldunen artean audientzia-buru, eta ume eta gaztetxoen artean nagusi izan zen.

Joan zen ostiralean, azaroaren 24an, eman zen 'Go!azen'en atala telesailaren historiako saiorik ikusiena izan zen: %7,5eko audientzia zatia lortu zuen, eta euskaldunen artean nagusi izan zen, publiko euskaldunaren %17,5eko kuota bereganatuz. Saioak, gainera, gaztetxoen artean lidergoa indartu zuen. Ostiraleko atalak 4 eta 12 urte bitarteko umeen artean %44,5eko kuota lortu zuen, eta 13 eta 18 urte bitarteko gaztetxoen artean, berriz, %33,9ko kuota.

Ostiraleko atalean, Julen Naiarekin ligatzen saiatu zen eta horrek areagotu egin zuen Nikolek Naiarekiko duen ezinikusia. Bestalde, Markelek eta Anek sekretu handi bat atera zuten azalera. Saioak 107.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

'Herri Txiki, Infernu Handi', euskaldunen artean audientzia-buru

Igande honetako 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioak, halaber, %5,6ko audientzia zatia bereganatu zuen, eta euskaldunen artean audientzia-buru izan zen %15,0ko kuotarekin. Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik Gamiz-Fikara egindako bisitak 105.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuten Euskadin eta eragin eremuan.