Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

5. atalaren aurrerapena

Normal tratatu dezatela nahi du Naiak 'Go!azen'en

Ileordea daramala jakin ondoren, errukiz jokatzen dute guztiek berarekin, eta horrek sutu egiten du. Gaur gauean, 21:00etan emitituko da atal hau.

0:20

Gaur gaueko 'Go!azen'eko atalean, Naia sututa ikusiko dugu, Basakabiko ikaskideek errukiz tratatzen dutelako. Normal tratatu dezatela nahi du, ez gaixo bat balitz bezala. 21:00etan hasiko da emanaldia eitb.eus-en eta ETB1en.

Aurreko atalean, Nikole eta Naia borrokan hasteko zorian ikusi genituen. Nikolek ileordea kendu zion ileetatik tira eginez, eta zur eta lur utzi zituen guztiak. Orain, errukiz tratatuko dute guztiek, eta batzuek berarengana gerturatzeko beldurra izango dute. Horrek guztiak sutan jartzen du Naia.

Bestetik, egunero erabiltzen dute mugikorreko LagunAPP aplikazioa Elik eta Garik. Jakin gabe, elkarrekin hizketan aritzen dira bazkalorduan, eta gero eta harreman sendoagoa dute. Aurretik inori esan gabekoak aitortzen dizkiote elkarri, benetan norekin ari diren jakin gabe.

Azkenik, Mikel Australiara joateko prestaketak egiten ari da, eta igerilekua garbitzen erakutsi behar dio Begoñari. Ondo hartuko ote du Haizeak Mikelen erabakia?

Gogoratu atala eskaini ondoren Altxor Ezkutuaren kode berri bat jakinaraziko duela aktoreetako batek. Kode hori 'Go!azen APP'n sartu, eta bideo berezi berri bat ikusi ahal izango duzue.