Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Produktuak

Durangoko Azokan aurkituko gaituzu!

EiTB | A.A.

Arratsaldeetan, Elkar diskoetxearen postuan diskoak sinatzen egongo dira 'Go!azen'eko aktoreak.

  • 'Go!azen'eko aktoreak 2016ko Durangoko Azokan

    'Go!azen'eko aktoreak 2016ko Durangoko Azokan

'Go!azen' telesaila ere Durangoko Azokan izango da abenduaren 6tik aurrera. Berriz uda! izeneko bigarren diskoa jarri du salgai telesailak Elkar diskoetxearekin batera. Beraz, horren saltokian egongo da eskuragarri CD berria azokan.

Diskoarekin batera, 'Go!azen'eko aktoreak ere Landakoko gunean egongo dira. Abenduaren 6tik 9ra bitartean, 17:00etatik 19:00etara, Elkarren standean aurkitu ahal izango dituzue bertan erosten dituzuen diskoak sinatzen.

Zatoz Durangora!