Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Gabon Zaharreko saio berezia

Urte berriari hasiera emateko, 'Go!azen 2018' saio berezia, gaur, ETB1en

EITB

Zuriñe Hidalgok aurkeztuta,'Go!azen'eko aktoreek telesaileko abestirik ezagunenak kantatuko dituzte Xabi Solano, Mikel Urdangarin, Anne Etchegoyen, Huntzako Josune Arakistain eta Alex Sarduirekin.

0:33

Gaur gauean, urte berriaren hasiera ospatzeko 'Go!azen 2018' saio berezia eskainiko du ETB1ek, kanpaien ostean, 00:15ean. Zuriñe Hidalgok aurkeztuta, aurtengo eta joan den urteko 'Go!azen'eko aktoreek telesaileko abestirik ezagunenak kantatuko dituzte jatorrizko musikariekin batera, horien arteam, Xabi Solano, Mikel Urdangarin, Anne Etchegoyen, Huntzako Josune Arakistain eta Alex Sardui.

Miren Arrieta (Ane), Iholdi Beristain (Naia), Asier Burguete (Markel), Beñat Iturbe (Julen), Ainhoa Larrañaga (Eli), Nerea Mazo (Nikole), Aritz Mendiola (Gari), Oihan Moreno (Jontxu), Sara Nieto (Lore), Paula Etxeberria (Haizea) eta Aitana Etxeberria (Elene) eszenatoki gainean arituko dira abeslari ospetsuekin batera euskal abesti ezberdinen moldaketak eskainiz.

Aktoreek elkarrekin hainbat kanta abestuko dituzte, horien artean: Huntza taldeko Josune Arakistainekin 'Aldapan Gora' abestu eta dantzatuko dute; Anne Etchegoyenekin, 'Txoriak txori' kantatuko dute; eta Alex Sarduirekin batera, 'Euritan dantzan' abestiaren moldaketa egingo dute.

Horrez gain, beste hainbat kanta ere izango dira entzungai. Xabi Solanok eta Paula Etxeberriak 'Nire mundo txiki polit hontan' abestuko dute; Maider Zabalegik 'Ispilu aurrean' kanta abestuko du Miren Arrieta eta Iholdi Beristainekin; Urtz Taldeko Xabi Camarerok 'Kaixo' abestiaren moldaketa kantatuko du Aitana Etxeberriarekin; Sorotan Bele taldeko abeslaria izandako Gorka Sarriegik 'Arratsalde honetan' abestuko du Asier Burguete eta Oihan Morenorekin batera; Zuriñe Hidalgo berak, Aitana eta Paula Etxeberriarekin Hesian taldeko 'Noiz itzuliko zara' kanta abestuko du; Aitor Gorosabel Su Ta Gar taldeko abeslariak 'Itxaropena' abestia kantatuko du Iholdi Beristainekin batera; Mikel Urdangarinek 'Badira hiru aste' kantatuko du zuzenean Ainhoa Larrañagarekin; eta The Uski´s taldeko Iñigo Eigurenek 'Katuek bezala' abestuko du Aritz Mendiolarekin batera.

Saioan zehar, gainera, hainbat sorpresa eta ezusteko izango dira. 'Go!azen 2018' gaur izango da ikusgai, 00:15etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.