Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

9. atalaren aurrerapena

Erikaren aurkako matxinada hasiko da, gaur gauean, 'Go!azen'en

A.A. | EiTB

Pintadak agertuko dira, ikasleek aurre egingo diote gelan... Baina zaila izango da Basakabiko zuzendari-ordea kokiltzea!

0:25

Ikasleak Erikaren aurkako matxinadarekin hasiko dira 'Go!azen' telesailaren gaurko atalean: pintadak agertuko dira, ikasleek gelan aurre egingo diote... Baina ez da kokilduko Basakabiko zuzendari-ordea.

Ikasle guztiak aurka ditu Erika zuzendari-ordeak Basakabin, disziplinatuegia eta gogorregia delako, eta haren aurkako matxinada hasiko da. Alde batetik, pintadak agertuko dira, bestetik ikasleak gelan oldartuko zaizkio... Bera jomuga duten txantxa gehiago prestatzen hasiko dira... Baina honek guztiak ez du kokilduko eta bere jarrerarekin jarraituko du.

Garik Mitxone Basakabin zegoela jakin zuen aurreko atalean eta, orain, Mitxone nor den jakitea du helburu. Martinen gomendioak jarraituz bati eta besteari gaia ateratzen arituko da hainbeste gustatzen zaion neskaren bila. Lortuko ote du?

Bien bitartean, Naiak gero eta denbora gehiago pasatzen du Julenekin. Atal honetan lesio txiki bat izango du neskak eta Julenek lagunduko dio sendatzen.

Atala eskaini ondoren, Altxor Ezkutuaren kode berri bat jakinaraziko du aktoreetako batek. Kode hori 'Go!azen APP' aplikazioan sartu, eta bideo berezi berri bat ikusi ahal izango duzue. Oraingoan gainera, oso bideo berezia izango da; jarraitzaileek Instagram kontuan gehien uzten duten galderari erantzungo baitio Altxor Ezkutuak.