X

Irratia zuzenean

Goazen%20ETB1:%20Pertsonaia%20guztien%20informazioa%20|%20EiTB%20Go!azen

Go!azen

Gari Go!azen telesaileko pertsonaia |

Aritz Mendiola
Aritz Mendiola
Gari

Gari ez da iazko mutil harro eta gaiztoa lagunekin. Ane, Jontxu, Markel eta, batez ere, Elirekin ongi konpontzen saiatzen da; ez du haiek izorratzea bilatzen.

Hala ere, jendea ez da egun batetik bestera aldatzen. Laster erakutsiko du ez dela erraz kikiltzen den horietakoa. Irakasle eta nagusiekin lehengo lepotik izango du burua eta aurkituko du bihurrikerietan lagunduko dion pertsona aproposa.

Gautegiz-Arteagako Aritz Mendiolak egin du Gariren papera. Musikaren munduan esperientzia du gazte honek: 2015eko udan, "Izarrak Kalean" saioan, sekulako emanaldiak utzi zituen Pink Floyden edota Bob Dylanen abestiekin, eta finalera iristea lortu zuen. Aktore profesional gisa lehen esperientzietako bat du hau.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

GOAZEN

Aritz Mendiola: 'Gari eta biok nahiko esplosiboak gara'

18 urteko aktore gernikarrak "Go!azen" telesaileko bere pertsonaia izan du hizpide bideo honetan. Gari Mikelekin pikatu dela aurreratu digu, eta horrek nahikoa mami izango omen du telesailean.

Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena