X-nikole-X

X-nikole-X

Nerea
Nikole
Nerea Mazo

Neska handiuste, harro eta aberaskumea da Nikole. Itxurari garrantzia handiegia ematen dio eta munduaren erdigunea bera dela uste du.

Familia aberatseko alaba da eta nahi duen guztia izan du beti eskura. Hori dela eta, oso berekoia da: lehenengo bera eta gero ere bera. Baina oso neska bizkorra da eta, komeni zaionean, tuntunarena edo zintzoarena egiten oso iaioa da.

Nerea Mazo aktore gazteak egiten du Nikoleren papera. Orain arte, aktore lan txikiak egin izan ditu eta hau du bere lehenengo paper garrantzitsua.