Itxi

Goenkale

Goenkale

Goenkale

Nor da nor?

Amalia Lizardi

EiTB

Amalia Lizardi Etxegaraitarren etxeko amona zen 'Goenkale'n.

0:29

Bideoak (1)

Amalia nortasun handiko emakumea zen, seme-alabengatik eta bilobengatik edozer gauza egiteko prest dagoena.Etxegarai familia sendo eta bat eginda mantentzea zuen helburu Amaliak. Buruko isuri baten ondorioz, egoera begetalean gelditu zen eta bere ezinbesteko amaiera aurreratu zuten, azkenean, Arantzak eta Jagobak.

Garairako emakume aurreratua izan zen Amalia, bere buruaren jabe izan nahi zuela argi zuena, gizonen inongo beharrik gabe. Hala ere, Paskalekin ezkondu zen eta zoriontasuna ezagutu zuen bere ondoan. Ondoren, familiako negozioa den botikaz arduratu izan zen urte askoan.

Arantza alabaren etxean bizi zen azken urteetan, haren familiarekin. Baina bazuen beste seme bat ere, Paskal. Paskalek gaztea zela alde egin zuen etxetik, Lander semetxoa hartuta, amarekin eztabaida gogorra izan ondoren. Amalia, azken unerarte semeari laguntzen saiatu zen.