Itxi

Goenkale

Goenkale

Goenkale

Nor da nor?

Paskal Etxegarai Lizardi

EiTB

Arantzaren neba eta Landerren aita da. Urte askotan atzerrian bizi izan da, Balin, Amalia amarekin eztabaida gogor bat izan ondoren. Eta hau hil denean itzuli da Arraldera.

Paskal Etxegarai Lizardi, Amalia zenaren semea, Arantzaren neba eta Landerren aita da.

Gaztea zela, amarekin eztabaida handia izan zuen. Paskal eta haren emazte zena, Marta, drogazaleak ziren; eta Paskalen ustez, Amaliak Marta hiltzen utzi zuen gaindosi baten ondoren. Eztabaida haren ostean, semea hartu zuen eta Arraldetik alde egin zuen. Urte askotan Balin bizi izan dira semea eta biak, eta Amalia hil ondoren itzuli dira Arraldera.

Testamentuan, Amaliak bere oinordeko unibertsal izendatu du eta botikaren ardura bere gain hartu behar izan du.

Ondoren, gainera, Arantza eta biak ez direla Amaliaren seme-alaba biologikoak jakin du. Izeba Joelle dute ama. Gaztea zela, bikiak izan zituen Joellek eta, gertaera hura ezkutatzeko, Amaliak eta Paskalek bereak bezala hazi zituzten.