Itxi

Goenkale

Goenkale

Goenkale

Nor da nor?

Julian Miranda

EiTB

Esther eta Mireiaren aita da, enpresa gizon arrakastatsua, baina kontu ilun batzuetan murgildu izan dena.

Julian Miranda enpresa gizon arrakastatsua izan da Arralden, nahiz eta gaur egun erretiroa hartua dagoen. Bi alaba ditu: Esther eta Mireia, azken hau ere hainbat enpresa eta proiektu daramatzan emakume hotza.

Mirandatarren aita askotan ikusi dugu kontu ilunetan sartuta. Duela pare bat urte AEBetako enpresa batentzat lan egiten zuen Julianek, baina arazoak izan zituen haiekin: lapurretak, informazio trafikoa... Nahikoa gaizki amaitu zuen eta enpresa hartakoek bera hiltzeko Abel (Kandidoren aita) kontratatu zuten. Azkenean, ordea, gaizki atera zitzaion plana Abeli eta berak amaitu zuen hilik.

Oraingoan, gorpu bat aurkitu dute lehen Mirandatarren etxea izan zeneko lorategian. Zer zerikusi izango du honek Julianekin?