Itxi

Goenkale

Goenkale

Goenkale

22:25ean

Hodeik ultimatuma emango dio Jagobari, gaur, 'Goenkale'n

Gainera, Etxegaraitarren lorategian hilik agertutako emakumearen inguruko informazio gehiago ezagutzen joango gara, eta Paskalen eta Arantxaren arteko tirabiren atzean zer dagoen ere jakingo dugu.

1:05

'Goenkale' telesailaren gaurko atalean ikusiko dugunez, Hodei eta Jagobaren arteko harremana ere ez dago bere unerik onenean. Hodei aita saihestu nahian dabil une oro, baina Jagoba ohartu egingo da horrekin, eta semearekin hitz egitea erabakiko du. Azkenean, Jagoba Izaskunekin musuka ikusi zuela onartuko dio Hodeik. Hori dela eta, Hodeik ultimatuma emango dio aitari, eta honek bere bizitzako erabakirik zailena hartuko du. Zein?

Aurreko atalean Etxegaraitarren lorategian hilik agertutako emakumea nor zen ezagutu genuen: Etxegaraitarren botikan lanean aritu zen emakumea zen, Amagoia Urrutia. Amagoia haurdun zegoen, baina bere bizitza ez zen zirudiena bezain polita, eta hark ezkutatzen zituen hainbat gauza ezagutzen joango gara apurka-apurka.

Amagoiaren kasu honekin oso harrituta dago Nekane; izan ere, ez du ulertzen emakume honen desagerpena inork salatu ez izana. Hori dela eta, bere bizitza guztiz alda lezakeen kontu bat planteatzen ari da. Zer darabil Nekanek buruan bueltaka?

Bestalde, Kandidoren etxean Aliziarenetik datorren itogina dago. Horrela, itogin hori aitzakia hartuta, Alizia eta Estherren artean eztabaida sortuko da. Baina, zerk eragin ote du benetan haserrealdi hori?

Gainera, Paskal eta Arantzaren artean ere tentsioa nabarmena da. Paskalek bere ama biologikoa bilatu nahi du; Arantxa, ordea, horren aurka dago, antzinako kontuak aireratzearen beldur baita.

'Goenkale' gaur gauean izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 22:25ean hasita.