Itxi

Goenkale

Goenkale

Goenkale

Grabazioa

'Goenkale'k ateak zabalduko ditu gaur azken kapituluan

EiTB

Gaur egingo duten grabaketan parte hartzeko gonbidapena egin die jarraitzaile guztiei ETB1eko telesailak.

Gaur, 'Goenkale' ETB1eko telesailak ateak zabalduko dizkie jarraitzaileei, eta azken kapituluaren grabaketan parte hartzeko aukera emango die.

Pausoka ekoiztetxeko telesailaren lantaldea azken grabaketetan murgilduta dabil egunotan. Laster amaituko dituzte lan horiek, eta azken atalen eszenak grabatzen ari dira jada. Horietako bat gaur grabatzea aurreikusi dute, eta jende ugari behar dute eszena horretarako.

Eguerdiko 12etan izango da hitzordua, EiTBren Miramongo egoitzan.

Eszena Arraldeko kalerik ezagunenean, Boga taberna mitikoaren aurrean, grabatuko da, eta telesaileko hainbat aktorek hartuko dute parte bertan.