Itxi

Goenkale

Goenkale

Goenkale

Historian atzera

'Goenkale'ren hasiera oroituz

EiTB

Kattalinen, Jose Mari eta Martin Lasa anaien amaren, heriotza izan zen Arraldeko biztanleen istorioak ekarri dizkigun telesailaren lehen eszena. 1994ko urriaren 3an eman zuten lehen aldiz.

03:32

Gogoratzen al duzue 'Goenkale' nola hasi zen? Lehen denboraldiko lehen eszena duzue bideoko hau.

Adineko emakume bat ageri da Arraldeko kaleetan zehar poliki-poliki oinez, eta itsasertzera iristen da. Atal horretan bertan geroxeago jakingo dugunez, Kattalin da emakume hori, Jose Mari eta Martin Lasaren ama. Hamar urte eman omen ditu ohean jaiki ezinik, baina denen ezusterako jaiki egingo da eta bere burua itsasora botako du.

Horrelaxe hasi zen Jose Mari eta Martinen arteko liskarra, 'Goenkale' telesaileko trama nagusia denboraldi hartan. Jose Mari Boga-Boga tabernako nagusia zen; Martin, berriz, bideoklubaren jabea. Amaren testamentuak bien arteko ezinikusia areagotu egin zuen eta tartean sartu ziren horien bikotekideak ere: Maria Luisa, Jose Mariren emaztea; Pilar, Martinen bikotekidea orduan, eta Begoña, Martinen emazte ohia.

Ikusi 'Goenkale'ren lehen atala oso-osorik.

 

sorik.