Itxi

Goenkale

Goenkale

Goenkale

AURRERAPENA

Tania uztea erabakiko du Hodeik gaurko 'Goenkale'n

EITB.EUS

EITB

Gaurko atalean, Tania une txarra igarotzen ari dela ikusiko dugu. Hodeik utzi ondoren, Endikaren besoetara joko du. Bestalde, Izaskun berriz kontratatuko du Olaiak.

1:04

Gaur, 'Goenkale'ren hurrengo atalean, Hodeik Tania uztea erabakiko du; izan ere, Taniak aspalditik duen sufrimendua bien arteko harreman ezkutuagatik dela uste du. Alabaina, Tania kezkatuta egoteko arrazoia beste bat da: ez du ondo lorik egiten bere gurasoek Amalia hil zutela jakin zuenetik. Egoera horri aurre egiteko, somniferoak lapurtzen hasiko da. Gainera, Endikaren besoetan eroriko da.

Bestalde, Luperen aholkuei jarraituta, iraungitze-data igarota duten sendagaien artean ezkutatuko ditu Asunek bere bitxiak. Ez da toki egokia izango, ordea. Lupek botika horiek bota dituela jakin duenean, bitxiak kosta ahala kosta berreskuratzen saiatuko da.

Aliziak pisu bat erostea erabaki du, eta ustekabea izango da Asun eta Kandidorentzat. Aliziak, ordea, etxe horretan espero ez zituen gastuei aurre egin beharko die, eta ez du inolako diru-laguntzarik izango.

Azkenik, Etxegaraitarren botikako arduradun berriak, Olaiak, Arantzari argi utziko dio bere tokia zein den. Gainera, Izaskun berriz kontratatzea erabakiko du, eta Arantza sutan jarriko da. Paskal berriro konkistatzen saiatuko da Olaia, baina Landerrekin adiskidetzea besterik ez du buruan Paskalek.