Itxi

Goenkale

Goenkale

Goenkale

Esklusiba

Azken hiru atalak eskaini zituen primizian 'Goenkale'k, Durangoko Azokan

A.A.

EiTB

Zugaza zinema-aretoan izan zen ekitaldia eta telesailean ibilitako hainbat aktore ere bertan izan ziren azken atalak primizian ikusteko.

0:28

'Goenkale, azken bizipenak' izeneko ekitaldia izan zen igandean, abenduaren 6an, Durangoko Azokan. Bertan, ETBko telesail beteranoaren azken hiru atalak primizian ikusteko aukera izan zen Zugaza zinema-aretoan, eta telesailetik pasatako hainbat aktore izango ziren bertan.

21 urte emisioan egon ostean, hiru atal soilik gelditzen dira 'Goenkale' telesaila amaitzeko abenduaren 28an.

3.707 atal eta 1.854 emisio ordu eman ditu urte hauetan guztietan eta milaka istorio eta pertsonaia ezagutu ditugu; hasi Jose Mari Lasa eta Maria Luisa Galardi bikotetik eta gaur egungo Arantxa Etxegarai eta Jagoba Ugarterengana iritsi arte. Horrez gainera, Euskal Herriko aktore askorentzako harrobia izan da. Horietako batzuk Durangon izan ziren, gainera, telesaila nola amaitzen den beste inork baino lehenago ikusten.

Azken hiru atal hauetan, Bogaren etorkizuna zein izango den jakin dugu. Arralden giroa gori gori dago hasiera-hasieratik 'Goenkale'ko pertsonaien topaleku eta hamaika bizipenen lekuko izan den taberna mitikoaren eraikina, segurtasun kontuengatik, botatzera doazelako eta bertako jabe eta langileak (Leo, Alizia eta Axun) taberna salbatzeko edozertarako prest daude.

Bestetik, azken denboraldi honetan ezagutu dugun Etxegarai familian zer gertatuko den ere jakiteko dago: Jagobak dibortzioa eskuratuko ote duen, Hodeik eta Taniak maitasun harremana eduki ahal izango duten...

Eta zer gertatuko da Alizia eta Kandidorekin? Eta Itxaso eta Ibonekin edo Lupe eta Sabinekin?

storio hauek guztiak nola amaituko diren ikusgai izan zen Durangoko Azokan beste inon baino lehenago. Hantxe izan ez zenak, abenduaren 14tik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1n (22:20an) ikusi ahal izango du ETBko telesail beteranoaren amaiera.