Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

FINAL HANDIA

Leku, 'Gu ta gutarrak' saioko gutar jatorrena; Txurru, gutarburu onena

L.A. | EITB.EUS

EITB

Iñaki Lekuona izan da gutar jatorrenerako zazpi hautagaien artean boto gehien (% 28,94) jaso dituena. Bestalde, gutarburu onenaren aldeko bozketan, Txurru izan da boto gehien izan dituena (% 61,14).

10:10

"Gu Ta Gutarrak" saioaren bigarren edizioa honetan jatorrenaren txapela buruan izan duten zazpi gutarren artean (Eneko, Leku, Ager, Leire, Beitia, Iker eta Edurne) aukeratzen ibili dira hainbat egunetan eitb.eus-eko erabiltzaileak, gogokoen dutenari botoa emanez. Guztira 33.000 gutarzalek hartu dute parte bozketan, eta finala iritsita, emaitzaren berri ematea iritsi da.

Iñaki Lekuona 'Leku'-k jaso ditu boto gehien (% 28,94) eta Stock Factoryko arropa-dendetan erosteko 350 euroko saria lortu du hernaniarrak, ikusleen ustez jatorrenetan jatorrena izateagatik. Honez gain, zuzenean bost puntu jaso ditu Lekuk kuadrilla jatorrenerako sailkapenerako.

Txurru, gutarburu onena

Jendearen iritziz, gutarbururik onena nor izan den ere jakin dugu finalean. Txurruren, Aitorren edota Irantzuren aldeko botoa eman ahal izan dute webgunean 'Gu Ta Gutarrak' saioko jarraitzaileek eta horrela banatu dira botoak: Txurruk botoen % 61,14 jaso ditu; Irantzuk, % 22,45; Aitorrek, % 16,41.

orrek, % 16,41.