Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

GU TA GUTARRAK

Hirugarren kuadrilla jatorrena hautatu dute, ezustez beteriko finalean

EITB.EUS

EITB

Leku, Beitia, Irantzu, Enara, Aitor eta Iker dira hirugarren edizioko kuadrillarik jatorrena osatu duten lehiakideak eta Eivissara astebeteko bidaia irabazi dute.

Bukatu da 'Gu Ta Gutarrak' saioaren hirugarren denboraldia, eta, beraz, edizio honetako kuadrillarik jatorrena osatu dugu jada.

Edizio berezia izan da hirugarrena; izan ere, lehen edizioko gutarrak, bigarrenekoak eta gutar berriak nahasita egon dira Orioko Txurruka aterpetxean. Lehen edizioko Naomi, Irantzu, Aitor, Enara, Txurru, Aitzol, Leire M eta Olatz; bigarren edizioko Leku, Eneko, Beitia, Ager, Leire Z, Edurne eta Iker; eta hirugarren edizio honetako Imanol, Sarai eta Goizalde izan dira bertan ikusi ditugun gutarrak.

Gutar ugari ezagutu ditugu, beraz. Jatorrak izan dira guztiak, baina ez dira denak azkeneraino iritsi; izan ere, hamar gutar baino ez dira iritsi Gutar Final Nagusira: Irantzu, Aitor, Enara, Txurru, Leku, Eneko, Beitia, Leire Z., Iker eta Imanol.

Dena dela, aurreko edizioetan bezala, sei gutarrek soilik osatu dute kuadrilla jatorrena. Horretarako, gutarrek eurek emandako botoek eta gutarzaleek www.eitb.eus atarian emandako botoek erabaki dute kuadrilla jatorrena nork osatu duen.

Ezuste ugari izan dira, beraz, final handi honetan, eta askok espero ez zuen kuadrilla eratu da. Izan ere, nahiko berdinduta egon da lehia, eta kuadrilla jatorrenean egotea espero ziren gutar batzuk kanpoan geratu dira, eta alderantziz; hau da, kanpoan geratzea espero ziren beste batzuk kuadrilla jatorrenean sartu dira.

Hirugarren edizioan gutarzaleek etxetik emandako botoen bidez, Iñaki Lekuona aukeratu dute gutar jatorren, eta, beraz, zuzenean sartu da kuadrillarik jatorrenean lehen tokian, 9 punturekin; bigarren, Enara geratu da, 6 punturekin; hirugarren, Irantzu, 5 punturekin; eta laugarren, Iker, 4 punturekin. Bosgarren eta seigarren tokiak betetzeko, Beitia, Aitor eta Leireren artean berdinketa egon denez, ordurako kuadrilla jatorreneko kide ziren lau gutarrek aukeratu dute kanpoan nor utzi. Leirek jaso ditu boto gehien; hortaz, Beitia eta Aitor ere kuadrilla jatorrenean sartu dira, bina punturekin.

Eivissara astebeteko bidaia irabazi du 'Gu Ta Gutarrak' saioko hirugarren kuadrilla jatorrenak! Zorionak guztiei!