Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Elizondo

Nafarroa Oinezen izango dira gutarrak!

EITB

EITB

Edizio honetako gutarrez gain, aurreko edizioetako batzuk ere izango dira Elizondon, Nafarroako ikastolen aldeko festan.

ETBko platoa eta Orioko Txurruka aterpetxea atzean utzita, Elizondora joango dira gutarrak gaur, euskarari eta Baztan ikastolari merezitako bultzadatxoa ematera.

Nafarroa Oinezen 4. gunean (Basagunea), 'Gu ta Gutarrak' karpa egongo da, 10:30etik 19:30era, eta edizio honetako gutarrak eta Joseba Campano, Ager Muruaga, Janire Azkueta edo Leire Martinez gutar ohiak egongo dira bertan.

Ianire Daaira eta Lain Lopez zumba irakasle partikularrak hantxe izango dira giroa alaitzen, eta baita Amaia Puertas ere, kuxkuxeroen ordezkari gisa.

Karpara hurbiltzen den orok bertan egongo den photocall-ean argazkiak ateratzeko aukera izango du. Sinatzeko eta eurekin argazkiak ateratzeko prest egongo dira gure gutarrak.

Gainera, gutarren esperientzia bizi nahi duenak 'Gu ta Gutarrak' saioko castingerako izena eman dezake egun horretan bertan.

Ez galdu aukera, eta zatozte Elizondora!