Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

GUTAR OHIAK

Leku eta Aitor, 'El Conquistador del Fin del Mundo'ko lehiakide!

L.A. | EITB.EUS

'Gu ta Gutarrak' saioan lehiakide izan ziren Iñaki Lekuona 'Leku' eta Aitor Ormazabal 'Artzai' ETBko abentura saio arrakastatsuan arituko dira orain, 12. edizioan.

  • Iñaki Lekuona eta Aitor Ormazabal

    Iñaki Lekuona eta Aitor Ormazabal

'El Conquistador del Fin del Mundo' saioaren 12. edizio honetan, VIP taldean daude Iñaki Lekuona eta Aitor Ormazabal 'Gu ta gutarrak' saioko gutar ohiak; jaguarren taldean, hain zuzen ere.

Bigarren eta hirugarren edizioko gutar jatorrena izan zen Iñaki Lekuona, bi edizioetako kuadrilla jatorreneko kide izatea lortu zuen, eta bukatu berri den laugarren edizioan ere aritu da, aholkulari lanetan. Edizio guztietan, arrakasta handia izan du Lekuk nesken artean, baina 'El Conquistador del Amazonas' saioan horrek ez dio gehiegirako balio izango. Proba gogorrak gainditzeko gai dela erakutsi beharko du taldean. Dena dela, hori ez da arazo izango; izan ere, gutar izan zenean argi erakutsi zigun erronkak oso serio hartzen dituela eta lehiakorra dela. Are gehiago, 'gutar pikati ofizial' titulua eskuratu zuen.

'Gu ta gutarrak' saioaren lehen hiru edizioetan parte hartu zuen Aitor Ormazabalek. Lehen eta hirugarren edizioetako kuadrilla jatorrenean sartzea lortu zuen Villabonakoak. Bigarrenean, ordea, gutarburu lanetan ikusi genuen. Hala ere, Enara da saioan lortu duen saririk preziatuena. Hantxe ezagutu zuten elkar, eta bien arteko harremana astiro-astiro hasi bazen ere, 'Gu ta gutarrak' saioko lehen bikote ofizial bihurtu zen. Gutar-ezkontza ere ospatu zuten saioan. Ordutik aurrera, batera jarraitzen dute Aitorrek eta Enarak.