Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

FINAL HANDIA

Eider, 5. edizioko gutar jatorrena!

eitb.eus

EITB

Gutarzaleen botoen % 36,2 jaso ditu Eiderrek, eta, beraz, bera da edizio honetako txapelduna. Lander, Xandra, Andrea eta Hodeirekin Saloura joatea erabaki du Zarauzkoak.

3:57

Sorpresaz, emozioz eta magiaz beteriko gaua izan da 'Gu Ta Gutarrak' saioaren bosgarren edizioko finala.

Dotore jantzita etorri dira platora finalera iritsitako 8 gutarrak, saiotik igarotako gutar ohiak eta baita kuxkuxeroak ere: trajeak, soineko ederrak, Txurruren look berria, Landerren takoiak?

Gainera, HolaJulenek bere etxeko sofa utzi du, eta platoan izan da lehen aldiz. Sartu bezain laster, magia-trukoa egin behar zuela esan dio Juleni, eta bete egin du: platotik desagertu eta platoaren goialdean agertu da. Ahozabal utzi ditu denak Euskal Herriko youtuber ospetsuenak.

Finalisten familiek eta lagunek euren tokia izan dute gau berezi honetan, eta gutarrei babes-mezuak helarazi dizkiete. Une politak izan dira gutarrentzat, baina hunkigarrienetakoa Salyren familiak egin duen bisita sorpresa izan da. Ondarroarraren gurasoak eta bi ahizpa txikiak Frantzian bizi dira, baina berarekin egon nahi izan dute finalean.

Aurreko edizioetan kuadrilla jatorrenaren bila aritu da 'Gu ta Gutarrak'. Hori bai, finalaurrekoan, gutarrentzat gutar faboritoa nor den erabaki zuten, eta berdinketa zan zen Lander eta Eiderren artean. Finalean, ordea, irabazle bakarra izan dugu, jatorrenetan jatorrena.

Webgunean egindako bozketaren bidez, gutarren jarraitzaileek hilabete izan dute gutarrik jatorrena aukeratzeko, eta hauek izan dira finalera heldu diren zortzi gutarren botoak ehunekotan:

  1. Eider: % 36,2
  2. Xandra: % 16,2
  3. Hodei: % 14,7
  4. Saly: % 12,8
  5. Iker: % 7,4
  6. Lander: % 5,5
  7. Asier: % 3,5
  8. Andrea: % 2,8

Eiderrek jaso ditu boto gehien, eta, beraz, bera da bosgarren edizioko gutar jatorrena. Bost oporleku izan ditu aukeran Eiderrek (New York, Londres, Eivissa, Lisboa eta Salou), baina oso argi izan du nora eta norekin joan. Saloura joango da, Landerrekin, Xandrarekin, Andrearekin eta Hodeirekin.