Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Euskararen Nazioarteko eguna

'GTG' euskara ikasteko badarabilzu, konta iezaguzu zure esperientzia!

EiTB

Grabatu zure esperientzia eta bidali bideo bat gutagutarrak@eitb.eus helbidera edota whatsapp bidez 655283427 telefono zenbakira.

Jakitun gara zuetako askok euskara ikasteko gure saioa erabiltzen duzuela. Mugikorra edota beste edozein gailu erabili, grabatu zure esperientzia eta bidali bideo bat gutagutarrak@eitb.eus helbidera edota whatsapp bidez 655283427 telefono zenbakira.

Datorren abenduaren 3an izango da Euskararen Nazioarteko Eguna, eta 'Gu ta Gutarrak' saioak modu berezian ospatu nahi du egun handi hori. Zuetako askok eta askok esan diguzue euskara ikasteko baliatzen duzuela gure saioa; euskaltegietan, ikastetxeetan, ospitaleetan, han eta hemen, euskaren alde gure aletxoa uzten dugula esan ohi diguzue.

Bada, hori horrela dela ikusi nahi dugu. Hitzez esan diguzuena, bideo formatuan ikusi nahi dugu orain. 'Gu Ta Gutarrak' saioa nola eta non ikusten duzuen azaldu, euskara ikasteko zenbateraino izan zaizuen baliagarri. Jasotako bideoen aukeraketa bat saioan bertan ikusteko aukera izango duzue abenduaren 3ko astean eta baita 'Gu Ta Gutarrak' saioaren webgunean ere.

Beraz, hartu mugikorra edo beste gailu bat, eta grabatu zure esperientzia. Gogoratu, hobe dela bideo horiek horizontalean grabatzea.

Oharra: Bidaliko duzun edukia Interneten, telebistan eta irratian erabili ahal izango du EITBk

izango du EITBk