Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Final handia, 21:25ean

'GTG 3x2'ko lehengo gutar jatorrena nor den jakingo dugu gaur

eitb.eus

Erredakzioa

Sorpresak, ezusteak, malkoak eta une hunkigarri ugari biziko dira saio berezian. Gutar jatorrenak eta berak erabakitzen duen gutarrak bidaia zoragarri bat irabaziko dute.

2:09

'Gu ta Gutarrak 3x2' edizioko lehengo faseko gutar jatorrena nor den ezagutuko dugu gaur, 21:25ean. Gutar jatorrenak eta berak erabakitzen duen gutarrak bidaia zoragarri bat irabaziko dute, Greziara, Veneziara edo Erromara. Gutar jatorrenak hiru helmuga horien artean bat aukeratu beharko du.

Sorpresak, ezusteak, malkoak eta une hunkigarri ugari biziko dira saio berezian. Platoan gutarrek beren senide eta lagunen babesa eta animoak jasoko dituzte programaren azken txanpan. Horrekin batera, aurreko hiru hilabeteotan gutar finalistek izan dituzten gorabeherak eta ibilbidea gogoratuko ditugu.

'GTG 3x2'ko lehenengo fasea amaitu, eta astelehenean, urtarrilak 9, bigarren faseari ekingo dio Julen Telleriak gidatzen duen saioak. Lurrikara GTGn: gutar batzuk ezagunak izango dira, eta, beste gutar batzuk, berriak. Bigarren faseak maitasun istorio berriak, kuxkuxero berria eta ezuste ugari izango ditu.

'GTG 3x2'ko lehenengo faseko gutar jatorrena gaur ezagutuko dugu, 21:25etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.