Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Euskararen alde

'Gu Ta Gutarrak'ekin Korrikan parte hartu nahi?

eitb.eus

Asteartean, 18:00etan, egingo dute 'Gutar Kilometroa' Donostian, Elosegi hiribideko biribilgunetik hasita. Gonbidatuta zaudete!

0:13

'Gu Ta Gutarrak' saioak bere aletxoa jarriko du aurtengo Korrikaren alde 'Gutar Kilometroa' eginez. ETB1eko saioko lan-taldeak astearte honetan parte hartuko du euskararen aldeko lasterketan, 18:00etan, Donostian. Elosegi hiribideko biribilgunean (Bidebietako gasolindegi ondoan) hartuko dute lekukoa, eta handik Pasai Antxorako bidea hartuko dute.

Julen Telleria aurkezlea, Irantzu, Amaia eta Txurru kuxkuxeroak, eta Gutar asko izango dira euskararen alde korrika. Besteak beste, Mikel Astiazaran, Julen Martinez, Raul Maiza, Eider Uribarri, Ager Murua, Andrea Davila, Iker Argente, Joseba Campano, Joanes Bengoetxea, Josu Pozo, bi Unai Lopez, Aitzol Belasko, Eli Zubeldia, Jone de la Calle, Olaia Gorostidi, Aitor Valcarlos eta Lorea Korta egongo dira.

Zuk ere 'Gutar Kilometroa' korrika egin nahi baduzu, gonbidatuta zaude.

Gu Ta Gutarrak, beti euskararen alde!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskaraz
  • Korrika