Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Zorionak!

Ixone, 'GTG 3x2'ko bigarren faseko gutar jatorrena!

eitb.eus

Xabi, Ixone eta Unai izan dira finalistak. Kuxkuxeroek gutar jatorrena izateko aukera kendu diote Xabiri eta Ixone eta Unairen artean, azken bozketan, bizkaitarra aukeratu dute gutarrek.

11:59

Ixone da 'GTG 3x2' saioaren bigarren faseko gutar jatorrena. Azken bozketan Unai Zamorano gainditu du bizkaitarrak.

Emozioz beteriko gaua izan da. Gutar bakoitzak saioan izan duen ibilbidea gogora ekarri dute eta guztiek euren senide eta lagunen babesa izan dute. Oihanek sorpresa eman dio Felix bere mutil-lagunari. Alaitz eta Xandra, bestalde, besarkada batekin adiskidetu dira.

Xabi, Ixone eta Unai izan dira hiru finalistak. Nola hartu da erabakia? Gutar finalista bakoitzak puntuak eman ditu; bakarka eta bikoteka, bere sofa kidearekin batera. Beraiek emandako puntuekin, hiru finalisten izenak irten dira.

Kuxkuxeroek gutar jatorrena izateko aukera kendu diote Xabiri eta gutar jatorrena gutarrek erabaki dute. Azken bozketan, Ixonek Unai gainditu du. Durangotarrak Xandrarekin joango da Maurizio Uharteetara!

Zorionak Ixone!