Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Mikel Urdangarin, gaurko 'Gure Kasa'n

EITB

Horrez gain, Maddalen Arzallus Zornotzara joango da hitzik ederrenaren bila eta Iban Garcia, gidabaimena atera berri duela, gidatzera joango da amarekin.

  • Mikel Urdangarin. Argazkia: EiTB

    Mikel Urdangarin. Argazkia: EiTB

Euskal Herriko ahotsik ezagunetarikoena da Mikel Urdangarin eta gaur ETB1eko 'Gure Kasa' saioan izango da gonbidatu. Bere azkeneko lana Margolaria da, eta 'Libre' abestia zuzenean joko du gitarrarekin lagunduta.

Horrez gain, Maddalen Arzallus hitzen zaindaria herriz herri dabil hitzik ederrenen bila eta astearte honetan, Zornotzan izango da. Amaitzeko, Iban Garciak gidabaimena atera zuen duela egun batzuk eta amarekin autoa probatzera joan da. Bizirik aterako dira?

'Gure Kasa' gaur izango da ikusgai 21:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.