Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Oinatz Bengoetxea, 'Gure Kasa'ren gaurko atalean gonbidatu

EITB

Leitzako pilotalekuan arituko dira nor baino nor gehiago Julen Telleria eta Oinatz Bengoetxea.

  • Oinatz Bengoetxea pilotaria. Argazkia: EiTB

    Oinatz Bengoetxea pilotaria. Argazkia: EiTB

Gaur gauean, Oinatz Bengoetxea pilotaria izango dute 'Gure Kasa' saioan gonbidatu. Hiru txapelketa nagusiak irabazi dituen pilotaria da, Buruz Burukoa (bi aldiz), Binakakoa (2015ean) eta Lau t'erdikoa (2016an) irabazi baititu. Leitzako pilotalekuan Julen Telleriarekin arituko da jokoan: Bengoetxea VI.a eta Telleria I.a, aurrez aurre.

Saioak, gainera, atal berria estreinatuko du. Jon Astiazaran 'Gure Kasa' saioko kolaboratzailea izango da hemendik aurrera, eta sagardo mundua gertuagotik ezagutuko dugu horren eskutik.

Halaber, Iban Garcia Donostiara joango da kamera ezkutu bat egitera.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.